Itxi

Faktoria

Zaletasunak

Famatuen zaletasun 'ezkutuak'

Erronda bat egin dugu 'Faktoria'n aurpegi ezagunen zaletasunak ezagutzeko.

  • 18:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zeregin jakin batekin lotzen ditugu esparru publikoan ikusten ditugun pertsona ezagunak. Duela gutxi jakin dugu Holandako Guillermo erregeak hegazkinak pilotatzen dituela. Hala ere, Euskal Herrian bada bestelako zaletasunik duen abeslari, bertsolari edota kazetaririk. Gaur goizean, erronda bat egin dugu 'Faktoria'n aurpegi ezagunen zaletasunak ezagutzeko.

Lander Garro idazle eta kazetariak kontatu digu txirrindulari amorratua dela. Bizikletarekiko pasioa sentitzen duela azaldu digu; giza indarrak bultzatutako tramankulua izanik, lilura sentitzen du garraiobide honengatik.

Era berean, jakin ahal izan dugu Zuriñe Hidalgok, Hesian taldeko abeslariak, poltsak diseinatzen dituela. Hasieran gauza puntuala izan behar zen, baina egun bakarrean saldu zituen egindako poltsa guztiak, eta gehiago egitera animatu zen. Esaldi inspiratzaileekin irudikatzen ditu Hidalgok bere diseinuak.

Maddalen Arzallus bertsolaria izateagatik da ezaguna, baina erromeria talde batean ere jotzen du. Sei urte daramatza ‘Obaneuke’ taldearekin Euskal Herriko plazak alaitzen. Arzallusek ahotsa jartzeaz gain, gitarra eta panderoa ere jotzen ditu. Aurtengo udarako dituzten planen ingurukoak ere kontatu dizkigu.

Joseba Usabiaga aktorea izateagatik da ezagun; tartean, 'Goenkale'ko Tximista pertsonaia interpretatu du. Oholtza gainean baina, badu bestelako trebeziarik; izan ere, Usabiaga Konbenio del metal heavy taldeko abeslaria da. Mendi lasterkaria ere badela jakin dugu.

Su ta Gar taldeko abeslaria da Aitor Gorosabel. Kirolzale amorratua da, eta, kontatu digu, batez ere, surfa maite izan duela. Kirol gogorra eta polita bezala definitzen du Gorosabelek surfa; eta aitortu digu kirol honekiko mendekotasuna izatera ere iritsi dela.

Bitxikeria hauek guztiak eta gehiago kontatu dizkigute gaur 'Faktoria'n.

ur 'Faktoria'n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia