Itxi

Faktoria

Iñaki Iriarte, UPN

'Ikur komuna da Nafarroako bandera. Ni ez noa ikurrinaren aurka egitera'

Nafarroako banderaren defentsan deitutako manifestazioarekin bat egin du UPNk. Bertako parlamentari Iñaki Iriartek dio nahi lukeela Gobernua sostengatzen duten alderdiek ere bat egin izan balute.

  • 3:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bakearen aldeko Berriozarreko bizilagunak, Doble 12 eta hainbat norbanakok Nafarroako banderaren aldeko manifestazioa deitu dute. Polemikarik gabe, Nafarroa bertako ikurrak defendatzeko manifestazioa dela diote. Deitzaileen artean ez daude alderdi politikoak baina, bat egin dute protestarekin, Ciudadanosek, PPk, PSNk eta UPNk. Azken alderdi horretako parlamentari Iñaki Uriarterekin hitz egin dugu 'Faktoria'n.

Iriartek azpimarratu du "nafar guztien sinbolo komuna dela bandera" eta "hura aldarrikatzeko une egokia" dela hau.  "Ni ez noa ikurrinaren kontra manifestatzera, sinbolo hori aldarrikatzera baizik". Ikurrina eurena dela sentitzen duten nafarrek ere, bertan badutela lekua iritzi dio eta "nahi izango zukeela gobernua sustengatzen duten alderdiek ere manifestazioarekin bat egin izana".

/p>