Itxi

Faktoria

Ageda Laraudogoitia

'Lehen normaltzat jotzen zena ez dela normala ulertu dute eskoletan'

Bullyngak gora zergatik egin duen galdetu diogu Ikastolen Elkarteko Kiva proiektuaren arduradunari, atzo Jaurlaritzak zabaldu zuen inkestaren harira.

  • 10:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eskolan, berdinen arteko tratu txarrak pairatu dituztela diotenak gero eta gehiago dira Euskadin. Hala erakusten du Jaurlaritzak 185 ikastetxetan egindako azken inkestak. Lehen Hezkuntzako ikasleen % 23k adierazi du tratu txarrak jasan dituela sarritan edo beti. DBHn, % 19k. Ageda Laraudogoitia Ikastolen Elkarteko Kiva egitasmoaren arduradunak 'Faktoria'n azaldu digunez, eskoletan ulertu dute lehen normaltzat jotzen zena ez dela normala.

"Iraintzea, jotzea edo gutxiestea ez dira normalak eta hori aldatzeko ari gara lanean", esan du. Hala ere, Laraudogoitiak erantsi nahi izan du dena ez dela bullynga, eta gogoratu du "sistematikoa, botere harremana eta biktimak defenditzeko aukera ezin izatea"k bereizten duela bullynga. Ikasgeletako bullyng kasu zehatzaz galdetuta, irainak eta izengoiti mezpretxuzkoak aipatu dizkigu maiztasun handienez errepikatzen direnen artean. "Finean, gizartearen eredu da eskola eta errepikatu egiten dira kanpoan ikusten dituztenak", iritzi dio.

 

i dio.