Itxi

Faktoria

AEK jendea

Leo Turiño, euskararekin maitemindutako kubatarra

Leo Turiño kubatarra 2017ko AEK Jendea izendatu dute. Hiru urtean EGA ateratzera iritsi da. Euskararekin maiteminduta dagoela esan digu 'Faktoria'n.

  • 15:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Nire familiak bazuen lagun euskaldun bat eta aurrez bagenuen Euskal Herriaren berri. Gero euskaldun bat ezagutu eta amodioak ekarri ninduen Euskal Herrira. Kuban bertan hasi nintzen gramatika ikasten etorri aurretik", adierazi digu Leo Turiño kubatarrak 'Faktoria'n. Euskal Herrira, Igorrera, etorri bezain pronto AEK-n hasi zen. Erabaki horren zergatiaz galdetuta, argi du Turiñok: "Nire hemengo bizitzarako garrantzitsua zen euskara ikastea, kultura batean murgiltzeko oso garrantzitsua da hizkuntza horretan aritzea".

Gorka Barrenetxea AEK-n izan zuen lehen irakasleak harriduraz hartu zuen Leoren ikasteko grina eta Kubatik zerbait ikasita etorri izana. "Argi zuen euskara ikasiko zuela. Oso adi egoten zen, euskara ikasketa ez zen euskaltegian bukatzen, 24 ordutan zegoen euskara ikasten, ingurura begira" gogoratu du. 3 urtetan EGA ateratzera iritsi zen, eta bere grina eta jarreragatik AEK jendea izendatu dute. "Ohore bat izan da. Hala ere, uste dut ez naizela eredu bat, euskararekin maitemindu den pertsona bat naiz, eta kultura horretan murgildu nahi izan dudana", berretsi du Turiñok.

Guregana gaztelaniaz hitz egiten den estatuetatik datozen etorkinei mezu bat emateko eskatuta, hauxe adierazi du Turiñok: "Ezinbestekoa da euskara ikastea hemengo bizitza eta kultura benetan ulertu nahi badira. Beste mundu bat irekitzen da euskararekin, eta hobeki biziko dira". Bejondeizula Leo!

 

a Leo!