Itxi

Faktoria

Musika zuzenean

Amaia Izarzugaza, Brasilgo doinuak Bermeoko kresalaz

Amaia Izarzugaza, Aiama izen artistikodun musikari eta kantaria izan dugu 'Faktoria'n, Brasildik etorri berritan. Bertako doinuak eskaini dizkigu.

  • 26:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amaia Izarzugaza orain aste pare bat iritsi da Brasildik, Rio de Janeiron sei hilabete egin ostean. Dirurik ez daukaten umeei musika irakasteko proiektu batean ibili da, Pereira du Silva fabelan. Musika ederra ekarri digu baina Brasilgo argazki gordina egin du 'Faktoria'n.

"Pobrezia handia da, kalean zikinkeria asko, plastiko eta kartoi asko, urak ez dira ondo iragazten, usain txarra… Jende asko ikusten da kalean bizitzen, umeekin, hori da egoera. Gosea ere badago, horrek lapurreta ere badakar" esan digu Izarzugazak. "Aberatsak super aberats eta pobreak pobreago" dira Brasilen, bermeotarraren arabera. Brasilgo doinuak ekarri dizkigun arren, Rotterdamen ikasketak egina, aurretik Mexikon bizi izana… Amaia Izarzugaza eta bere musika ezagutu ditugu gaur.

tu ditugu gaur.