Faktoria
Jonan Fernandez
'Kartzela politika aldatzeko ez da nahikoa aldarrikapena eta pankarta'
Jonan Fernandez Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkari nagusiaren arabera "testuingurua" aldatzeak "denon" gogoeta eskatu du.
-
19:40 min
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkari nagusia elkarrizketatu dugu 'Faktoria'. Fernandezen arabera, kartzela politika aldatzeko "ez da nahikoa adierazpenak egitea, manifestazioak egiten edota pankartak jartzea".
Alde horretatik, "denon" gogoeta kritiko bat eskatu dio testuinguru berria sor dadin: "presoak berak pausu berriak eman beharko dituzte, presoen abokatuek orain arte garatu ez duten kartzela defentsa egin beharko dute, iraganean giza eskubideen urraketen gaineko irakurketa kritikoa egin behar da eta erakundeetatik eta euskal gizartetik pausoak eman behar ditugu, presoen hurbilketa eta bergizarteratzea bultzatzeko". Fernandezen arabera, horrek lagunduko du Espainiako Gobernuak eta epaileek orain arte kartzela politikan izan duten "jarrera pasiboa" aldarazten.
>