Faktoria
Ekimen berria
Ikasleak baserrietara hazi bila, nekazal kultura gal ez dadin
Nekazaritza galtzen ari da gure gizartean zuen presentzia, eta berarekin batera kultura oso bat. Horri aurre egiteko sortu da Nekazal kultura eskoletara ekimena. Anoetako ikastolan izan gara.
-
17:57 min
Marc Badal Cristina Eneako hazien artxiboko arduradunak kudeatu du aurten proiektua, izan ere, hazien inguruko lanketa egin dute. Bildutako hazien erakusketaren azken egunean izan gara ikastolan. Nekazal kulturaren galera “Europa osoan ematen ari den fenomenoa “ dela nabarmendu du Marc Badalek. “Ekimenaren bidez, eskolen artean sare bat sortu nahi dugu nekazaritza eta elikadurari buruz hainbat aspektu lantzeko. Aurten elikadura eta haziak landu ditugu”, azaldu du. “Baserrietara jo dute eta niretzat sorpresa bat izan da zenbat hazi barietate bildu dituzten lan hori externalizatu baita kasu askotan”.
Anoetan DBH 3 eta 4. Mailako ikasleek landu dute gaia, baratze tailerraren barnean. “Hazi kultura ez dute jaso gaur egungo gazteek”, esan digu Argiloa Zeberio irakasleak. Ikasleek eurek adierazi digutenez, produktu beraren hainbeste barietate izan zitekeenik ez zuten uste eta jabetu dira hemengo haziak mantentzearen garrantziaz.