Faktoria
bizikletak errepidean
Joseba Atxutegi, zikloturista: 'Proposamen honek propagandatik du gehiago'
Txirrindulariak babesteko errepide hainbatetan lehentasuna eman behar zaiela defenditu du. "Esaten digute mugak daudela horretarako; baina legeak ez dira betirako eta aldatu beharko ditugu".
-
3:23 min
Joseba Atxutegi zikloturista beteranoak "propaganda kutsua" ikusi dio atzo Espainiako Alderdi Popularrak harrapaketen egileak kontrako zigorrrak gogortzeko egin zuen proposameari. "Harrapaketen erantzuleak kartzelan sartuta ez dugu txirrindularien segurtasuna hobetuko", esan du 'Faktoria'n.
Erandioko txirrindulari taldetik aspalditik egiten ari dira segurtasuna hobetzeko proposamenak. Atxutegiren arabera, beharrezkoa da, errepide batzutan lehentasuna ematea txirrindulariari: "Ezinezkoa dela esaten digute baina legeak ez daude betirako, denen artean aldatu egin beharko ditugu".
>