Itxi

Faktoria

Erakusketa berria

Mellon anderea, Balenciagaren bezero onena ezagutu dugu

Balenciaga museoan izan da 'Faktoria', erakusketa bikain bat ikusi eta istorio eder bat ezagutuz.

  • Rache Mellon erakusketa Balenciaga museoan

    23:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Cristobal Balenciagak 1917 an zabaldu zuen lehenengo tailerra Donostian. 22 urte zituen. Beraz, aurten 100 urte. Mendeurren horren harira, "Rachel Lambert Mellon Collection" erakusketa dago ikusgai Getariako Balenciaga museoan, eta 'Faktoria' bertan izan da. Izan ere, Mellon andrea, jostun ezagunaren bezerorik onenetakoa izan zen, eta adiskidea ere bai. Parisko tailerrean, beretzat propio, bere neurrira egindako manikia zuten. Ipar Amerikako 20garren mendeko burgesiako dama handienetakoa izan zen Rachel Mellon, oso aberatsa, garrantzia ekonomiko, politiko eta intelektual handikoa.

Igor Uria bildumaren arduradunak esan digunez, "97 jantzi ikus daitezle, gutunak fakturak… gehienak aurrez ikusi gabeak. Aukera zoragarria da ulertzeko bezeroek daukaten garrantzia, eta izugarria da emakume honek erosi zuena. Gurekiko oso jarrera ona izan zuen” nabarmendu du Uriak. 103 urterekin hil zen T Mellon anderea, 2014garren urtean. Erakusketaren arduradunarekin soilik ez, Miren Vives Balentziaga museoko zuzendariarekin hitz egin dugu, aurrera begirako proiektuen inguruan. Era berean, Eder Aurre diseinatzaileak gehien gustatu zaizkion jantziak aipatu dizkigu.