Itxi

Faktoria

GURPILARI JIRAKA

Gurpilari buelta eta buelta, Irundik Galiziara

Pasa den ostegunean abiatu zuten Re-Vuelcate ekimena. Irundik abiatuta, Done Jakue bidea egingo dute datozen asteetan, oso modu berezian. Gurpil erraldoi bat horizontalki garraiatuz egingo dute bidea.

  • 10:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

100 kiloko gurpila da Irundik Santiagora eramango dutena. Biraka beharrean, horizontalki garraiatuko dute gurpila. Ekimen solidarioa da, fibrosi kistikoaren ikerketarako dirua biltzea izango da helburua. Gontzal Hernandok, ekimenaren bultzatzaileetako batek, esan digu 800.000 aldiz irauliko dutela gurpila ibilbidean zehar. Haien helburua da jira bakoitzeko euro bat lortzea.

Ostegunean abiatu ziren Irundik, eta gaur, Ortuellan aurkitu ditugu gurpilaren eramaileak. Uztailaren amaieran espero dute Santiagora iristea; horretarako, gau eta egun ibiliko dira gurpilari jira eta buelta.

Hernandoz gain, Maider Cano ere izan dugu gaurko solasaldian. Cano Fibrosi Kistikoaren Elkarteko kidea da. Biek ala biek eman digute ekimen solidario honen berri gaurko ‘Faktoria’n.

Faktoria’n.