Itxi

Faktoria

ERREKORTARIAK

Jokin eta Ander Rodriguez anai errekortariak, plazak uzteko puntuan

Urte luzez ikuskizunak ematen pasa ostean, plazak utzi dituzte Jokin eta Ander Rodriguezek. Hilabete hasieran ziren egitekoak azken saioa, baina bertan behera gelditu zen eguraldi txarraren eraginez.

  • 14:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azken saio horren esperoan, haien ibilbidearen ingurukoak kontatu dizkigute irratian Zumarragako bi anaiek. Errekorte munduaren inguruko azalpenak emateaz gain, haien bizipen pertsonalak ere kontatu dizkigute. Ikuskizunetan egiten dituzten saio ezberdinen inguruko berri eman digute, eta sustoren bat edo beste izan dutela aitortu digute.

Animaliei ematen zaien tratuaren inguruan ere aritu gara hizketan, baita animaliak darabilten ikuskizunen etorkizunaz ere.