Itxi

Faktoria

ENERGIA NUKLEARRA

Bizi al gaitezke zentral nuklearrik gabe?

Garoñaren itxierak berriro bizitu du eztabaida: prest al gaude energia nuklearrik gabe bizitzeko?

  • 26:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bi ikuspuntu jaso ditugu goizeko solasaldian. Igor Peñalbaren hitzak gogora ekarri ditugu lehenik. Peñalba fisikari nuklearra eta EHUko irakaslea da, eta energia nuklearraren defendatzailea da. Uste du gaur egungo errealitate energetikoa kontuan hartuta ez dela bideragarria zentral nuklearrak ixtea. Hala ere, argi utzi digu nuklearren defendatzailea izan arren, energia berriztagarrien defendatzailea ere badela. Peñalbak dio gaur egungo energia eskariari erantzuteko nuklearrak itxiko balira bestelako erregai fosilen bitartez lortu beharko litzatekeela energia, energia garbiak lortzeko bideak ez baitaude behar haina garatuta.

Santiago Otxoa de Erizbe da Goienerreko zuzendaria; Peñalbarekin bat etorri arren hainbat gauzetan, nuklearrik gabeko mundua posible dela defendatzen du. Gaur egun energia berriztagarrien sareak ez omen du giza eskaria asetzen, eta horregatik hainbat galdera planteatu dizkigu: Prest al gaude energiarengatik gehiago ordaintzeko? Energia eskaria jaisteko gai izango al ginateke?

Esan digu, orain egin beharrekoa trantsizioa prestatzea dela; gaur egungo eredu energetikotik, eredu garbiago batera igarotzeko, alegia.