Itxi

Faktoria

Faktoria

"Ezker abertzaleak azaldu beharko du turismoaren aferan non dagoen"

Arantxa Tapia Ekonomia Garapenerako sailburuak adierazi du Frantziako Gobernuak Baiona eta Hendaia arteko trenbide sarea hobetzeko erabakia "albiste ona" dela.

  • 23:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapenerako sailburuaren arabera, Frantziako Gobernuak Baiona eta Hendaiaren arteko burdinbidea berritzeko hartu duen erabakia "albiste ona" da. Tapiaren hitzetan, "orain arte oso poliki doan sare bat hobetuko dute, abiadura hobetuko du nahiz eta ez den 350 kilometro orduko abiadura gorenera iritsiko".

Basquetour turismo agentziaren egoitzan egin diren protesten arira, Tapiak aitortu du ez duela ulertzen zer zentzu duen "era horretako ekimen" bat aurrera eramateak. Ekonomia Garapenerako sailburuak dio Euskal Autonomia Erkidegoaren irudia kaltetzen duela, eta zuzenean leporatu dio ardura "ezker abertzalearen inguruan dagoen gazte taldeari". Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak orain egun batzuk turismo erasoen testuingurutik kanpo kokatu zuela kontuan hartuta, Arantxa Tapiak dio, "ezker abertzaleak edo ERNAIk argitu beharko duela, turismoaren aferan non dauden".

an non dauden".