Faktoria
BIDEO BIRALA
25 milioi pertsona, aizkolari bati begira
Iker Vicente aizkolariak lortu du marka. Facebooken zintzilikatutako bideo bati esker, 25 milioi pertsona baino gehiagok ikusi dute haren ebaketa bat.
-
Iker Vicente
8:55 min
Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaietan grabatutako bideoa da. Enbor bertikal bat da Vicentek erdibitzen duena, segundo gutxitan. Gure artean hain zabaldua dagoen herri kirol honek mundu mailako proiekzioa lortu du Iker Vicenteri esker.
Harekin batera izan dugu gaur Iñaki Redin, 'Lacturale'ko sare sozialen kudeatzailea, haiek igo baitzuten bideoa sarera.