Itxi

Faktoria

Faktoria, Euskadi Irratia

Amaia Zalakain: dendek, tabernek eta jatetxeek eskubidea dute, guk ere bai

Udan espazio publikoaren erabilerak ikusmen urritasuna duten herritarrei sor dakizkiekeen oztopoez jabetzeko Donostian izan gara Amaia Zalakain, ONCE-ko langilearekin.

  • 27:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urtaroaren arabera, zenbaitetan, espazio publikoaren erabilera aldatu edo moldatu egiten da: eguraldi onarekin bat, hainbat dendek euren salgaiak erakuslehioz kanpo jartzen dituzte tentagarri gisa… Jatetxeek euren menua adieraziz kartelak ateratzen dituzte, edota tabernetako terrazak ugaritu egiten dira. Aipatutakoa kontu arrunta izan liteke, baina ikusmen urritasuna dutenentzat horrek guztiak, eragozpenak ere eragin ditzake.

Amaia Zalakain da horietako bat, Oiartzuarra da, Donostian bizi da eta Retinosia du. ONCEn lan egiten du eta braile irakaslea da. Hona hemen berarekin Donostian, Egiatik zentrura arte egin dugun ibilbidea, topatu ditzakeen oztopoez jabetzeko.