Faktoria
Faktoria, Euskadi Irratia
Goia: 'Gure eskumenen barruan ari gara eta ez dago inolako lege-talarik'
Donostiako alkateak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan nabarmendu du ordenantza berri honekin hiriko gune saturatuenetan pisu tusitikoen kopurua jaitsiko den arren, beste guneetan igo egin daitekeela.
-
9:04 min
Gaur egun Donostian erregistratuta dauden 1200 pisu turistikoen artean % 27 dira, Eneko Goia alkatearen esanetan, atzo onartutako ordenantzaren baldintzak betetzen dituztenak. Eta hemendik aurrera, turismo legeak eskatutako baldintzez gain udalerriak jarritakoak betetzen dituztenak bakarrik legeztatuko dira.
Ordenantzak hiria gune ezberdinetan banatzen du, eta jabetzen dira bigarren gunean pisu turistikoen kopuruak nabarmen egingo duela behera baina hirugarrenean kopurua igotzeko tartea ere badagoela. Euskadin dauden etxebizitza turistikoen % 50 Donostian dagoenez fenomeno honek hirian "pisu handia" duela azpimarratudu nahiz eta adierazi oraindik ez dela amaitu hirian dagoen turismo ereduari buruzko eztabaida.
Goiaren hitzetan "eredua garbi dute, baina eztabaida, eredu hori lortzeko hartu beharreko neurriak nola hartu behar diren da. Udalak bere dituen eskumenak erabiliz osatu dute ordenantza eta zalantzak argitzeko protokoloa ere, Eudelekin osatu dutena hilaren amaierarako aurreikusten dute.
Alderdi politikoen erantzuna
EH Bilduren arabera, lehen solairuaren arauaren ezabaketarekin batera, ordenantza berriak "pisu turistiko gehiago ezartzea ahalbideratuko du". Hala, Parte Zahharean dagoen arazoa beste auzoetara zabaldu egingo dela kritikatu du; epe luzera begira "arazoa areagotuz".
Beste alde batetik, Irabazik uste du "egoerak okerrera" egingo duela, elkarbizitzarekin lotutako arazoak ugarituko baitira. Ildo horretatik, lehen solairuan ez dauden etxeak (orain legez kanpokoak direnak) aurrerantzean legalak bihurtuko direla kritikatu du.
Bestalde, ordezkari guztien artean "adostasuna" bilatzeko deia egin du Alderdi Popularrak, eta "fenomeno horren aurrean irtenbide onena bilatzeko" lanean jarraituko duela jakinarazi du.