Itxi

Faktoria

Ekintzaile gazteak

Maria Luke: 'Teknologia proiektu bat gauzatzea oso garestia da'

Google Campusen, Madrilen, haien proiektua garatzen dihardute Xandra Etxabe bilbotarrak eta Maria Luke eibartarrak osatutako taldeak: konfiantzazko fisioterapeutak aurkitzeko online zerbitzua.

  • 13:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maria Luke eta Xandra Etxabe Madrilen bizi diren bi neska gazte dira. Zehatzago esateko, Madrileko Google Campusen ari dira lanean, abian jarri duten enpresa proiektua garatzen. 'Faktoria'n ezgautu ditugu.

Fixme.es da Luke eta Etxabe ekintzaileen zerbitzua eskaintzen duen webgunea. Eta zein zerbitzu eskaintzen duten? Konfiantzazko fisioterapeuta bat behar duzunean, harekin harremanetan jartzea ahalbidetzen dizun zerbitzua. Berriki, Debabarreneko Ekingune Ekintzaile Elkartearen On Ekin enpresa ideia lehiaketa irabazi dute Mariak eta Xandrak.

Ekintzaile gazteak ate asko jo behar du bere proiektuak aurrera egin dezan, eta horretan ari dira Luke eta Etxabe, une honetan. Momentuz, Google Campusen bultzada badute. Teknologia berrietan oinarritutako proiektuek inbertsio handia eskatzen dute eta horretarako haien lana ezagutzera emateak berebiziko garrantzia du. Zentzu horretan, irailaren 24an, Madrilen egingo den triatloian patrozinatzaile gisa agertuko dira eta haiekin lan egiten duten fisioterapeutak triatloiko partaideak artatzeko prest izango dira. Entzun hemen!

. Entzun hemen!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz