Faktoria
Juan Luis Zabala
'Ez dut uste kasu honetan fikzioa eta errealitatea gurutzatuko direnik'
Hiru aste Wim Werdensekin narrazioan bezala, zinema zuzendari alemaniarra Donostiara etorri da, oraingoan, baina, 65. Donostiako Zinemaldiaren karietara
-
4:08 min
Donostiara hasi dira etortzen Zinemaldiko lehenengo izarrak… John Malkovich, epaimahaiko presidentea, esaterako, atzo Donostian pasiatzen ikusi zuten askok… Eta Wim Wenders zuzendaria ere hemen dabil. Submergence filmak inauguratuko du aurtengo Zinemaldia. Urrezko Maskorrarengatik lehiatuko da Wim Wenders alemariarra film honekin…
Wenders jauna berriki euskal literaturako protagonista ere izan da Hiru aste Wim Wendersekin Juan Luis Zabalaren narrazioan, Ospa liburuan. Kontakizuneko narratzaileak kontatzen du, halako batean, Wendersek deitzen diola eta gurean pelikula bat grabatzeko asmoa duela. Eta, azkenean, Wim Wenders ipuineko protagonistaren etxera apopilo etorriko da, Donostiara. Wenders gurera etortzekoa zela jakin zuenean, Zabalari ere burura etorri zitzaion bere narrazioa, baina, ez du uste, oraingoa, errealitatea eta fikzioa gurutzatuko direnik. Ala bai? Entzun hemen!