Itxi

Faktoria

Zientzialariei Saria

Eneko Axpe 'Maisha'k Young Basque Investigator Award saria jaso du

Ilusio eta ohore handiarekin jaso du saria Euskadi Irratiko kolaboratzaileak eta lortutako diruarekin workshop bat antolatuko du Bilbon, ehun ingeniaritzaren inguruko nazioarteko ikerlariak ekartzeko.

  • Maisha

    7:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizkaia Talent erakundeak eta Erresuma Batuan dauden ikerlari espainiarren elkarteak Young Basque Investigator Award saria Eneko Axpe 'Maisha'ri eman dio, Euskadi Irratiko 'Faktoria'ko kolaboratzaileari. Curriculum aparta du Enekok; Fisikan doktorea da, doktore ondorengo ikerketa Cambridgeko unibertsitateko nanozientzia zentroan egiten ari da, mekanika eta termo-fluxuak irakasten ditu... New Yorkeko Mount Sinai ospitale ospetsuarekin ere harremana du barakaldoarrak, besteak beste,  bio-materialetan, ehunen ingeniaritzan eta nano-medikuntzan ikerketa egiten ari delako.

Young Basque Investigator Award sariarekin irabazitako 1.000 euroekin Bilbon workshop edo tailer bat antolatuko du, ehun ingeniaritzaren inguruko nazioarteko adituak ekartzeko eta teknologia berri hau Euskal Herrian indartzeko. Ehun ingeniaritzaren bitartez, materialak erabili nahi dituzte organoen ehunak garatzeko eta transplanteak gauzatu ahal izateko.

 

ateko.