Faktoria
Bertsolaritza
Alaitz Sarasola: 'Bertsolaritzan, txapela eta zapia berdindu nahi ditugu'
Alaitz Sarasola Zapiak Bat elkarteko kidearen ustez, bertsolaritzan, txapela eta zapia berdindu beharko lirateke. Bertso afari batean, irabazleari zapia jarriko diote buruan, txapela beharrean.
-
6:03 min
Abenduaren 17 an jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Barakaldoko BECen. Eta han erabakiko da nor den txapelduna. Edo nor den zapiduna, zergatik ez?Zergatik jantzi behar zaio txapela irabazleari? Zergatik ez zapia buruan? Hori pentsatuta, Zaldibian Zapiak Bat elkartea sortu dute eta, lehenengo zapi janztea egingo dute bertso afarian. Alaitz Sarasola, Zapiak Bat elkarteko kidea da, eta 'Faktoria'n hitz egin du.
Ohiko bertso afari batean egingo dute froga, lau bertsolari izango dira bertan: Agin Laburu, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Uxue Alberdi. Erantzun positiboa izan du ekimenak, antolatzaileak esan duenez.
uenez.