Faktoria
FABIAN LAESPADA
'Agian Espainiako Gobernuak ez du konponbiderik nahi'
Generalitateko kideen kartzelaratzeak ezin direla ulertu dio Laespadak, baina bere ustez independentistek ere ulertu behar dute ezin dutela ezer aldarrikatu gehiengoaren sostengua izan gabe.
-
2:47 min
Fabian Laespadak 'Faktoria'ko asteroko zutabean Kataluniako auziko bi muturren jarrerak aztertu ditu. Bere esanetan, ezin daitezke Generalitateko kargugabetutakoen kartzelaratzeak ulertu. Espainiako Gobernuak neurri zigortzaileetatik 'aldendu' behar duela eta testosteronak ez dituela auzi politikoak konpontzen dio, okertu baizik.
Independentisten jarreraren inguruan, berriz, Laespadaren ustez 'bistakoa' da ez direla gehiengoa, eta hori dela eta, ulertu behar dute ezin dutela zer gertatuko den jakin gabe independentzia aldarrikatu.
ia aldarrikatu.