Faktoria
Joseba Egibar, EAJ
'Hauteskundeak ez deitzeko Puigdemonten erabakia zuzena izan zen'
Joseba Egibar, Eusko Alderdi Jeltzaleak Eusko Legebiltzarean duen bozeramailea, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.
-
22:35 min
Joseba Egibar Eusko Alderdi Jeltzaleak Gipuzkoan duen presidentearen iritziz, kargugabetu duten Generalitateak alde bakarreko independentziaren bidea hartu zuen, Estatu Espainiarrak aldebikotasunari ateak itxi zizkiolako. 'Faktoria'n esan digunez, Egibarrek ez du baztertzen, "kanpoko presioen poderioz, Rajoyren gobernua azkenean buruzagi kataluniarrekin eseri behar izatea". Buruzagi jeltzaleak erantsi du Puigdemontek zuzen jokatu zuela hauteskundeak ez deitzean, "Espaniako gobernuak ez ziolako 155. artikulua indarrean ez jartzeko bermerik eman".
Espainiako Alderdi Sozialistak 155. artikuluaren aplikazioa babestu du, eta horrek Euskal Autonomia Erkidegoan PSErekin duten hitzarmenean eraginik izango ote duen galdetuta, Egibarrek erantzun du ez dela "erabakiak berotasunean hartzearen alde, bat bateko erabakirik" ez lukeela nahi. Denborak erakutsiko du, EAJko legebiltzarkidearen hitzetan, jarrera hori "zenbateraino izango den erabateko baldintza, etorkizuneko lanerako".
o".