Gizartea -

Izan kantuz

Zaldibian 26 ordu etenik gabe kantuan egingo dituzte

Munduko edozein txokotatik jarraitu ahal izango da erronka Streaming bidez eta Official World Record elkarteak ziurtatuko du munduko errekorra: 26 orduz etenik gabe euskaraz kantuan egingo dituztela.

Zaldibia izan kantuz
Zaldibia izan kantuz
Zaldibia izan kantuz

play icon 23:23

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaldibian 26 ordu etenik gabe kantuan egingo dituzte gaur arratsaldeko 6etan hasita. Helburua, munduko errokorra lortzea izango da eta horretarako Official World Record-ek euren erronka jarraituko du.

Ahalik eta jende gehien parte hartzea nahi dute, eta jarraipena http://zaldibia.org/izankantuz webgunean jarraitu ahal izango da streaming bidez.

Atzoko eta gaurko abestiak gogoratuko dituzte eta 600 lagunek izen eman dute kantuak abesteko, baina antzokia bete nahi dute eta horretarako jendearten parte hartzea eskatu dute. Ekimen honekin kantagintzaren garrantzia aldarrikatu nahi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Abestiak euskaraz Euskadi Irratia Goierri azken ordukoa