Faktoria
Debatrik
'Inor ez da perfektua', Debako Musika Eskolako trikitilarien lehen diskoa
Jon Ostolaza irakaslearen gidaritzapean, maila guztietako ikasleek grabatu dute.
-
25:55 min
Debatik datoz, trikitilariak dira eta diskoa atera dute. Debatrik da haiek izen artistikoa. Debako Musika Eskolako ikasleek Inor ez da perfektua izeneko diskoa grabatu berri etorri zaizkigu 'Faktoria'ra. 36 musikari, guztira, Jon Ostolaza irakaslearekin aritu dira grabazio estudioan lanean. Hasiberri zein beterano, guztiek hartu dute parte diskoan. Guztiak, baina, ezin sartu estudioan eta Iñigo, Asier, Nerea eta Eider ikasleekin egin dugu solas.
Iñigo 35 urterekin hasi zen trikitia jotzen, zerotik hasita, solfeorik jakin gabe. Asierrek, berriz, lehenago ere jotzen zuen beste instrumenturik, panderoa kasu, baina trikitia ikasten 41 urterekin hasi zen. Haien irakasle Jonek esan digunez, "normalean txikiak apuntatzen dira, baina ilusioa egiten dizu helduak apuntatzen direnean".
Ustekabean sortu zen diskoa grabatzeko asmoa. Asierrek bazuen ohitura kalejiretan, pieza bat ondo jo zutela pentsatzen zuenean, "hau apuntatu diskorako" esatekoa. Eta behin erabaki zuten, baietz, egin behar zutela diskoa.
Nereak eta Eiderrek 12 eta 14 urte dituzte, hurrenez hurren. Diskoaren izenburua, Inor ez da perfektua, Eiderrek sortua da, nolabait esatearren. Pieza bat ondo ikasi ez eta irakasleak zuzendu edo errieta txikia egiten zionean, haren defentsa esaldia hori zen: "Aizu, Jon, inor ez da perfektua!". Eta esaldi hori hartzea erabaki zuten diskoari izena jartzeko ere: inor ez da perfektua, baina gogoa badago eta lana egiten bada, disko bat graba dezakegu. Diskoko kantak entzunaz egin dugu berba haiekin. Entzun hemen!