Itxi

Faktoria

Ekialde Hurbila aztergai

'Batzuetan, objektibotasuna aitzakia da distantziakidetasunean erortzeko'

Ane Irazabal eta Mikel Ayestaran kazetariek Karlos Zurutuzarekin batera idatzi duten Ekialde hurbila, muinak eta ertzak liburua aurkeztu digute eta kazetaritzaren etorkizunaz hausnartu dute.

  • Mikel AYESTARAN Ane IRAZABAL Argazkia: EiTB

    27:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ane Irazabal, Mikel Ayestaran eta Karlos Zurutuza kazetariek Ekialde hurbila, muinak eta ertzak liburua idatzi dute. Irazabal eta Ayestaran "Faktorian" izan dira Ekialde Hurbilaren inguruan hitz egiteko eta baita kazetaritzaren etorkizunari buruz hitz egiteko.

Egipto, Tunisia edota Siriaren egoeraren inguruan hitz egin dute. Estatu Islamikoaren egoerari buruz, baita errefuxiatuen etorkizunari buruz ere.

Kazetaritzari buruz hitz eginda, biek azpimarratu dute ikusten denaren aurrean kazetariek zintzoak izan behar dutela.