Itxi

Faktoria

948 merkatua Iruñean

'Kultura arloan komunikazioa indartu eta loturak sendotu nahi ditugu'

Iruñean "948 Nafarroako arteen merkatua" egiten ari dira. Foru erkidegoan kultura arloan erreferente bat sustatu nahi dute, eta kulturako esparru guztiei lekua eman.

  • 12:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iruñeko Baluarten "948 Nafarroako arteen merkatua" egiten ari dira. 1000 lagunek izen eman dute eta antolatzaileek aitortu digutenez espero baina handiagoa izan da parte hartzea.

Dori Lopez Jurio, Nafarroako Gobernuko Kultur Ekintza zerbitzuko zuzendariarekin hitz egin dugu merkatuaren irekiera ekitaldian 'Faktoria'n. 948 Merkatua profesionalen topaleku izan dadin nahi dute, eta bide horretan, kultur arloan erreferente bat sortu. Kultur esparru guztietako ordezkariak bilatu dituzte, eta ordezkaritza zabal horrek komunikazioa indartu eta loturak sendotuko dituela uste du Lopez Juriok.