Itxi

Faktoria

Ibon Galarraga

'Norvegian, elektrikoak dira autorik merkeenak; politika horiek behar ditugu'

Klima Aldaketarako Euskal Zentroko ikerlaria baikor mintzatu zaigu COP23tik. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko helburuak oraindik urrun dauden arren, presio egiteko prozedurak asko hobetu direlako.

  • Kutsadura, aldaketa klimatikoa

    11:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ibon Galarraga BC3 Klima Aldaketarako Euskal Zentroko ikerlaria Bonnen da egunotan, COP23 goi bilera bertatik bertara jarraitzen eta baikor mintzatu zaigu 'Faktoria'n bertan izaten ari diren jarrera aldaketak direla eta. Azaldu du lurraren beroketak bi gradu baino gehiago gora ez egiteko helburutik urruti samar dagoela oraindik herrialdeen konpromiso maila ("3 edo 3,4ean geundeke orain"), baina aldaketa klimatikoari aurre egiteko prozedurei dagokionez "oso bilera garrantzitsua" izaten ari dela eta horrek asko lagunduko duela, hemendik aurrera, herrialdeei presio egiteko eta, ondorioz, haien konpromiso maila handitzeko.

"Argi geratu da bilera honetan", gaineratu du, "estatuak bakarrik ez direla gai aldaketa klimatikoari aurre egiteko eta erregio, enpresa eta beste eragileek garrantzia handia izango dutela hemendik aurrera, borroka horretan. Norvegiako adibidea aipatu digu horren erakusle: "Bertan, zerga bidez, lortu dute auto elektrikoak, gasolina edo dieselak baino merkeagoak izatea eta erraztasun gehiago izatea, adibidez, hirietan sartzeko". Gehien kutsatzen dutenek gehiago ordain dezaten, garraio alorreko horrelako politikak hemen ere egin litezkeela gaineratu du Galarragak,.