Itxi

Faktoria

Charles Mansonen heriotza

'Estatu Batuetako inozentziaren bukaera eragin zuen Charles Mansonek'

Josemi Beltranek, Fantasiazko eta Beldurrezko Donostiako zine jaialdiaren zuzendariak Mansonek kulturan, eta bereziki zinean izan zuen eragina aztertu du. Zineman genero berri bat sortu zela dio.

  • 6:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Charles Manson bart hil da Californian. 1969an Los Angelesko Beverly Hills auzoan zazpi pertsona hil zituen "Manson familiak", hildakoen artean zegoen Sharon Tate aktorea, Roman Polanskiren emaztea. Ordutik espetxean zen Charles Manson. Hilketa hark eragin izugarria izan zuen Estatu Batuetako gizartean, eta urteekin Mansonek zeresan handia eman du kultur arloan. Eragin horren inguruan hitz egin dugu 'Faktoria'n Josema Beltranekin, Beldurrezko eta Fantasiazko Donostiako zinema jaialdiaren zuzendariarekin.

Beltranek azpimarratu du Mansonek zuzendutako hilketek Estatu Batuetako gizartearen inozentziaren bukaera eragin zutela. Hilketa horien ostean, eta Mansonek sustatuko indarkeriaren ostean, beldurrezko zinean genero berri bat sortu zela azpimarratu du Beltranek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz