Faktoria
Miren Amuriza
Miren Amuriza: 'BECeko kristalezko sabaia arrakalatzea ere lortuko dugu'
Plazetan ikusten dena final handira ere iritsiko dela sinistuta dago finalaren atari-atarian geratu zen belaunaldi berriko bertsolaria.
-
5:40 min
Belaunaldi baten agurra izan zen atzoko final handia. Lau urte barrukoan beste bertsolari labealdia bat iritsiko da oholtzara, orain plazetan eta txapelketako saioetan hain indartsu geratu direnen artean onenak aukeratuta. Oraingo honetan ate-atean geratu da Miren Amuriza eta izan liteke bera belaunaldi horren ordezkari egoki. "Plazetan ikusten duguna ikusiko dugu lau urte BEC-en" esan digu 'Faktoria'n, eta, ondorioz, emakume gehiago ere izan beharko luketela, horrenbestez, oholtza handiaren gaimean: "BECeko kristalezko sabaia arrakalatzea ere ekarriko du urte osoan egiten dugun lanak".
Egun osoa, "barru-barrutik" bizi zuen Miren Amurizak igandean, eta "azalean geratu zaio" han gertatutakoa, batez ere, Maialen Lujanbiok buruz buruzko ariketan eragin zuen "katarsia". Bertsolari gazteak uste du atzo entzundako Maialenen jarduera 'iceberg-aren punta baino ez" dela uste du; yonkiaren, prostitutaren, etorkinaren... azaletik kantatu duela Maialenek txapelketa honetan, "eta horiek denek jantzi zutela atzo txapela". "Ertzetatik ekarri ditu horiek denak, eta nola ekarri gainera!"
Igor Elortza eta Iñaki Muruaren agurra ere ekarri ditu gogora Amurizak, bertso aje gozoko biharamun honetan.
>