Faktoria
Zer sukaldatu gabonetan?
Igor Zalakainek eta Pili Manterolak Gabonetako menua prestatu digute
Otordua hasteko arrain krema nola egin proposatu digu Igor Zalakainek, gainera zopa hori beste plater batzuetan nola erabili azaldu du. Pili Manterolak jarraitzeko legatza labean prestatu digu
-
14:12 min
Urtero prestatu behar ditugu Gabon Zaharreko, Urtezaharreko edota Errege eguneko afaria eta bazkariak eta zalantzak dituztenentzat proposamenak egin dizkigute gure "Sukaldari Dema"ko protagonistek.
Igor Zalakainek lehenengo platera egin digu, eta Pili Manterolak bigarrena.
Zalakainek klasiko bat, arrain krema egin digu, eta prestaketari ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatu da.
Horrelako krema bat eginez gero, hurrengo egunetan: krema oinarri hartu eta arrain zopa, piper beteetarako saltsa edota legatz beterako saltsa nola egin proposatu digu.
Pili Manterolak legatza prestatu digu. Legatza labean sukaldatu du eta barrengorriak ere gaineratu dizkio.