Faktoria
BIGARREN SARIA
Amaia Galan: 'Lagunen artean, Getxoko enpresa batean banatu dugu saria'
Administrazioak 31,2 milioi euro banatu ditu. Horietatik, 25 milioi euro irabazi dituzte Getxoko 4set informatika enpresako langileek.
-
2:22 min
Gabonetako Loteriaren bigarren sariak 31,2 milioi euro utzi ditu Bizkaian. 51.244 zenbakia Leioako Artea merkataritza guneko administrazioak saldu baitu.
Administrazio horretan lan egiten duen Amaia Galanekin hitz egin dute 'Faktoria'n eta esan dutenez, zenbaki horretako 250 dezimo zituzten eta horietatik 200 Getxoko 4set informatika enpresak erosi zituen. 25 milioi euro irabazi dituzte Getxoko 4set informatika enpresako langileek.
Administrazioko langileak oso pozik agertu dira, saria lagunen artean banatu dutelako.