Itxi

Faktoria

GIZARTEA

Bedialauneta: 'Kamiñaldeko familiek gaur dute aukera etxera itzultzeko'

Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkateak baieztatu du Kamiñalde auzoko luiziaren ondorioz etxera ezin itzulita zeuden azken zazpi familiak etxera itzul daitezkeela.

  • 3:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkateak 'Faktoria' saioan baieztatu duenez, Kamiñalde auzoan kaltetutako etxeetako azken zazpi familiak euren bizilekura itzuli ahal izango dira gaur: "Iritsi da denok esperotako eguna; lehengo bizitza normalera itzultzeko aukera dute".

2016ko martxoan izan zen luizia auzoan. Hasieran, 176 familia etxetik aterarazi zituzten, eta pixkanaka itzultzen joan dira.

Alkatearen arabera, etxebizitzen konponketa bukatu dute orain, baina mendia egonkortzeko lanak 2018an amaitzea espero dute, baita Kamiñaldeko bidea zabaltzea ere.

Bedialaunetak herritarrak eskertu ditu, beharra zuten familiei aterpea emateagatik.