Faktoria
Aterabide
'Alderdi humano batetik kontatu nahi izan dugu dispertsioaren gaia'
'Dispertsiometraia' film labur dokumentalaren inguruko xehetasunak kontatu ditu Ibon Meñikak Faktorian.
-
10:07 min
Gernika-Lumoko Sare elkarteak 'Dispertsiometraia' film labur dokumentala aurkeztu zuen urte hasieran. Gaur zuten azkeneko emanaldia, baina luzatzeko aukera izan dute; emanaldi gehiago eskainiko dituzte datozen hilabeteetan.
Pertsonaia ezagun eta ezezagunak bilduta, gernikarrek dispertsioa nola bizi duten kontatu nahi izan dute erreportajea eta realitia uztartuz.
Besteak beste, Jose Antonio Bastegieta 'Marko' Kortezubiko alkate izandakoak parte hartu du eta berekin ere hitz egin dute 'Faktoria'n, bere esperientzia nolakoa izan den jakiteko.
Gainera, Lekeitioko Euskal Zine Bileran gidoi onenaren saria jaso dute aurten 'amateur' sailean.