Itxi

Faktoria

Korri, Xalto eta Brinko

'Korri, Xalto ta Brinkoren abenturak' liburua aurkeztu digute

Korri, Xalto eta Brinko pailazoak, 1999an hasi zute euren ibilbidea sudur gorria jantzita. Lezotarrak dira eta euren herria eta ingurukoak ezagutzera eman dituzte 10 ipuinez osatutako liburuan.

  • 22:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Korri, Xalto ta Brinko pailazo lezotarrek duela 15 urte argitaratu zuten euren lehenengo liburua. Lehenengo ipuinak Trapujale izan zuen protagonista, Lezoko inauterietako protagonista nagusia. Ordutik, Lezo, Oiartun, Aiako Harriak... asko izan dira euren ipuinetako protagonistak. Orain bere azken liburua aurkeztu dute "Korri, Xalto ta Brinkoren abenturak", 10 ipuinez osatutako bilduma.

Euskaraz baliatuta, Lezoko pertsonaiak eta istorioak herriko artean zabaltzeko helburuarekin hasi zuten ibilbidea, eta gaur ere helburu bera jarraitzen dute.

Urte guzti hauetan 600 emanaldi baino gehiago eskaini dituzte eta oraindik ere korrika, brinko eta salto asko egiteko gogoz jarraitzen dute.