Itxi

Faktoria

Izaskun Landaida

Izaskun Landaida, Emakunde: 'Ez gara emakume horiei soluzio bat ematera heldu'

Gizartearen inplikazioa, "batez ere, gizonena", eskatu du Emakundeko zuzendariak genero indarkeriari aurre egiteko. 2017koak datu beldurgarriak direla aitortu du.

  • 18:11 min
imagen player
imagen player
imagen player
Izaskun Landaida, Emakunderen zuzendaria, 'Faktoria'n izan da. Besteak beste, 2017ko balorazioa egin du eta azken urtean indarkeria matxistak utzitako biktimak izan ditu hizpide.
"Ez gara emakume horiei soluzio bat ematera heldu", esan du Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak 2017an genero indarkeria sufritu dutenen balantzearen datuak azpimarratu ditugunean. Pasa berri den urtean, gutxienez, 48 emakume eta zazpi haur hil dituzte euren inguru gertuko gizonezkoek eta beste 25 adin-txikiko utzi dituzte umezurtz.
Datu horien aurrean, "mina" eta ezina sentitzen dutela aitortu du. Alde horretatik, emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko estatu itunaren garrantzia azpimarratu du Izaskun Landaidak, urrats bat aurrera egitea izango dela eta, hemendik aurrera, formakuntzan, adin txikikoei babesa emateko egin behar diren aldaketetan eta erasotzaileengan jarriko dutela fokua: "Estatu ituna trensa bat gehiago izango da. Baina hemen ez dago formula majikorik". Erakundeen partetik genero indarkeriaren kontra bultzatzen jarraitu beharra dagoela azaldu du baina, gizartearen inplikazioa ere "behar-beharrezkoa" dela,"bakoitzak bere eremuan asko egin dezakeelako indarkeria mota honen aurka". Emakundeko zuzendariak dei berezia egin die gizonezkoei: "Gizonen inplikazio handiagoa behar-beharrezkoa da. Hor ere izan da aldaketa bat izanda, baina oraindik asko bide bat dato egiteko", iritzi dio.

 

dio.

 

  • © EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa

    #-ent_adh_conf_online-#