Faktoria
Patricia Mtnez de Musitu
'Ate denak ireki dizkigute prostituzioan ari direnengana hurbiltzean'
Ertzaintzak hilabete honetan zabalduko du hiri eta herri guztietara emakume horiengana gerturatu eta sexu esplotazioa sahiesteko martxan duen plana.
-
16:57 min
Ertzaintzako agenteak oraintxe ari dira formazioa jasotzen, eta hilabete honen bukaeran edo otsailaren hasieran hasiko dira prostituzio etxeetara, pisuetara eta jardun horretan aritzen diren gainontzeko lekuetara gerturatzen. Sexu esplotaziorako giza trafikoan aritzen diren sareak atzematea da plan horren heburuetako bat, baina baita, prostitutekin prebentzio lana egin eta haiek babestea ere. Patricia Martinez de Musitu Bilboko Ertzainetxeko arduradunak eman dizkigu 'Faktoria'n plan horri buruzko xehetasunak.
ko xehetasunak.