Itxi

Faktoria

''World Photographic Cup''

Alex Berasategi azpeitiarra lehiaketarako hautagai gipuzkoar bakarra da

"Argazkigintzan begia da garrantzitsuena, gaur egun gailuak aldatu eta hobetzen doaz eta geroz eta argazki gehiago ateratzen dira, baina begia eta gustua ez baduzu alperrik da".

  • 15:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur gauean, World Photographic Cup argazki lehiaketako finalera nortzuk pasako diren jakingo dugu. Espainiar estatuak 18 hautagai bidali ditu, eta horietatik 6, euskaldunak dira. 6 horietako argazkilari bat Alex Berasategi azpeitiarra da. 'Faktoria'n izan dugu.

Alexek Elgoibarren zabaldu zuen duela 2 urte bere estudio eta duela 4 urte hasi zen argazkiak ateratzen. Bere estudioan, ezkontzak, haurdunaldiak edota umeen erreportaiak lantzen dituzte bereziki. Azpeitiarrak dio argazkia dominatzea dela gakoa, iluminazio ezberdinak, kontraste handiko argazkiak gustatzen zaizkiola, eta horren eredu argia den argazkia aukeratu dute World Photography Cup lehiaketarako. Mundu mailako txapelketa ofiziala da, eta guztira 30 herrialdetako hautagaiak daude, gaur gauean finalera igarotzen direnen izenak jakingo ditugu eta maiatzen izendatuko dituzte irabazleak.

"Maila ikusita, iritsi garen lekura iristea izugarria da", hala ere, itxaropentsu dago, aukerak egon badaudelako. Lehiaketako maila izugarria dela azpimarratu du Berasategik, ohorea dela hor egotea.

Gaur egun geroz eta argazki gehiago ateratzen direla aitortu digu, edonork atera dezakeela argazki on bat mugikor on batekin, baina bere hitzetan gakoa begia da, "begia eta gustua ez baduzu alperrik da".

Hauxe da argazki finalista:

ALEX BERASATEGIREN ARGAZKIA WROLD PHOTOGRAPHIC CUP LEHIAKETAN FINALISTA

_imagen.jpg" />