Itxi

Faktoria

Javier Arrieta

'Partxe bat baino ez da'

Fatima Bañez ministroak egindako iragarpenak bere baitan kontraesanak dituela dio Lan Zuzenbideko irakasle-doktoreak. Horrelako neurriak zuhurtasunez aurkeztu eta aztertu behar direla iritzi dio.

  • 3:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hego Euskal Herriko langileen pentsioen kalkuluak aldaketak izango ditu Fatima Bañez Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza ministroak iragarritako proposamena gauzatzen bada. Xehetasun handirik ez du eman Bañez ministroak baina, aurreratutakoak zalaparta sortu du: pentsioen kalkuloa, azken urteetara mugatu baino, lan bizitza osora zabaltzea aztertzen ari direla jakinerazi baitu. Bañez mininistroaren hitzetan, borondatezkoa izango da oraingoz eta langileak aukera izango luke, lan bizitza osotik, kotizaziorako hartuko diren urteak zeintzu diren erabakitzeko.

Javier Arrieta Deustuko Unibertsitateko Lan Zuzenbide eta Gizarte Segurantzako irakasle-doktoreak 'Faktoria'n esan digunaren arabera, kontraesankorra da iragarpena eta Espainiako babes sistemarentzat berarentzat ere ez dirudi onena litzatekeenik. "Partxe hutsa da" esan du. Iritzi dio, gainera, honelako proposamenak zuhurtasunez aurkeztu eta aztertu behar direla.

u behar direla.