Itxi

Faktoria

Olatu erraldoiak Deban

Oier Bartolome, surflaria: 'Argazkiak ateratzeko, argazkilariak daude'

Euskal Herriko olatu erraldoien lehenengo txapelketa egiten ari dira Deban. Oier Bartolome surflaria txapelketan parte hartzen ari da eta baldintzak ezinhobeak direla dio, bereziki haizearengatik.

  • 2:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Deban, Euskal Herriko olatu erraldoien lehenengo txapelketa abiatu dute gaur goizean. Diziplina honetako euskal surflarien garapena bilatu nahi dute; baita modalitate honetako sailkapen bat burutzea ere. Oier Bartolome debarra eta surflaria da eta txapelketan parte hartzen ari da. Gaur olatu ederrak daudela azaldu digu 'Faktoria'n, 5 metro ingurukoak espero dituztela, eta eguraldia eta haizea kontutan hartuta egun polita aurreikusten dutela.

Atzoko itsas denboralearen ostean, Oierrek ardura eskatu du, "kostaldera gerturatu baino lehenago, itsasoaren egoera begiratu, eta bertan jendea ez badago, ez gerturatu". Gainera, argazkiak ateratzeko asmoarekin jendeak egoera arriskutsuak bizi dituela ikusita, argi eta garbi esan digu "Argazkiak ateratzeko, argazkilariak daude".

ilariak daude".