Faktoria
Osasuna eta euskara
Historia klinikoak euskaraz eska ditzagun proposatu dute
Aitor Montes Aramaioko medikuak pazientearen berezko hizkuntzan artatzen ditu gaixoak. Historia klinikoak euskaraz egiten dituen mediku bakarra da. Erabiltzaileei deia egin digu, hala eska ditzagun
-
7:07 min
"Pazienteetan zentraturiko osasun arreta hobetzeko ahaleginean, derrigorrez hartu behar da kontuan hizkuntza ere. Kalitate kontua da", hala azpimarrratu du Aitor Montes Aramaioko medikuak 'Faktoria'n. Nazioartean aski ikertua dagoen kontua dela jakinarazi digu eta atzerriko komunitate elebidunetan hala egiten dela. "Euskal Herria da salbuespena", azaldu du. Osasunaz ari garelarik, medikuek eta pazienteek, segurtasuna lehenesten dute eta gaztelerara jotzen.
Oraingo euskarak "sortzez akasdunak" direla uste du eta osasun jarduera oinarri izango duen plana beharko litzatekeela, profesionalekin elkarlanean landutakoa. Baina hori bakarrik ez. Aitor Montesen arabera, paziente euskaldunen bultzada ere behar dute osasungintza euskalduntzeko. Alde horretatik, euskaldunon partetik jarrera aktibo bat eskatu du historia klinikoak euskaraz eskatu ditzagun.
zagun.