Itxi

Faktoria

Marije Insausti

'Baserria izan da, da, eta izango da, emakumea izan delako'

ASPEGI elkarteak emakume enpresari onena izendatu ondoren aritu zaigu, baserriaz, baserritar emakumezkoaz, eta haiek gordetzen duten munduaz.

  • 19:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Baserria izan da, emakumea izan delako. Baserria da, emakumea delako. Eta baserria izango da, emakumea izango delako", esaldiaren borobiltasuna osatzeko behar den etenekin adierazi du Marije Insaustik 'Faktoria'n andrazkoek lehen sektorean duten garrantzia eta indarra. Baserriak ez du egoera onena bizi, baina argi du gero ere izango dela eta, baserriaren etorkizuna, gainera, desberdina izango dela emakumeek gidaritza hartuko dutelako.

Hain zuzen ere, lehen sektoreari eusteko eta arlo horretan emakumeen lana aintzat hartzeko egin duen lanagatik izendatu du ASPEGI elkarteak Marije Insausti urteko emakumezko enpresari onena. Lazkaoko Iztueta-azpiko baserritik merkaturatzen dituzte 'Iztueta Esneak', 1925ean bere aurrekoek abiatu zuten jarduerari segida emanez.

Uste du gizartea, orohar, ez dela jabetzen nekazari eta abeltzainek duten garrantziaz. Elikadura osasuntsua, paisaia bat eta mundu ikuskera oso bat zaintzen dutela gogorarazi du, baina "askotan" abandonatuta sentitzen direla, beste sektore batzuri ematen zaien indarraren aldean. Alde horretatik, pozik jaso du ustekabean etorri zaion izendapena. Martxoaren 1ean jasoko du saria.