Faktoria
Otxarkoagako apaiza
'Guztioi dagokigu Otxarkoaga bideratzea, baina batez ere, erakundeei'
Joseba Bakaikoa 32 urtez Otxarkoagako apaiza izan da eta urte guzti hauetako bizipenak kontatu dizkigu. Beldurrik ez duela inoiz pasa dio, eta heziketaren garrantzia azpimarratu du.
-
Otxarkoaga
12:31 min
Joseba Bakaikoa orain Madrilen dago, baina Otxarkoaga auzoa oso ondo ezagutzen du, izan ere, 32 urte egin ditu Bilboko auzoan apaiz lanetan. Josebak 'Faktoria'n esan du gauzak asko aldatu direla, baina Otxarkoaga beti izan dela auzo atsegina, jende xehea bizi dela bereziki bertan, eta giroa beti oso gertukoa izan dela. Langabeziak gogor jo duen auzoa ere badela dio, eta hori asko sumatzen dela jendearen bizitza mailan.
Josebak heziketaren garrantzia azpimarratu du, heziketa egoki bat beharrezkotzat jo du. Auzoan desegindako familia gutxi batzuk daudela adierazi du, eta eurekin lan egitea oinarrizkoa dela. Hala ere, aipatu du, urte guzti hauetan udaltzain gutxi ikusi duela auzoan, kalean zehar ez direla lanean aritu, eta hori arazo bat dela, "askotan eskatu dugu aldaketa, baina ez dugu erantzunik jaso".
Otxarkoaga estigmatizatutako auzoa dela ere badio, baina gauza interesgarri asko egiten dela bertan, batez ere, kultur arloan.
Etorkizunari begira, zera esan du: "guztioi dagokigu egoera bideratzea, batez ere erakundeei, baina etxeetatik hasi behar da".