Faktoria
Denis Itxaso
'Euskal zinearen gaitasuna eta heldutasun maila handia erakutsi da'
EHBilduk autogobernu batzordera erabakitzeko eskubidearen alde eramango duen proposamenean jarrera malgua eta pragmatikoagoa somatu du Kultura, turismo eta Kirol diputatu sozialistak
-
Irudirik gabe
20:32 min
Handia-k lortu dituen hamar Goya sariek euskal zinemaren "gaitasun eta heldutasun maila handia" erakusten dutela adierazi du Denis Itxaso Gipuzkoako Diputazioko kultura diputatuak 'Faktoria'n. "Handia da euskarazko pelikula handi baten alde egin den apusturik handiena", esan du, eta ahaleginak norabide onean eginez gero emaitzak etortzen direla ikusteak "satisfazkio" handia dakarrela. Esparru horretan sakontzeko jarri da martxan Elias Kerejeta zine eskola, Kultura diputatuaren arabera "oso ondo" doana. "Zinearen unibertso guztia; iragana, oraina eta gero" hartuko dituen proiektua dela gogoratu du eta indarrez abiatzeko "hazia erein" dela.
Aktualitate politikoei buruzko galderei erantzunez EH Bilduk autogobernu batzordera Erabakitzeko Eskubidearen alde eramango duen proposamenean jarrera malguagoa eta pragmatikoagoa somatu du Itxasok. Jarrera aldaketa honen arrazoia Kataluniako bideak izan dituen ondorio kaltegarriak izan daitezke, baina nola nahi ere, EH Bilduk gehiago zehaztu beharko luke, Denis Itxasoren esanetan, zer aldarrikatzen ari den erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen duenean.
Turismo gaietan, kostaldea eta barrukaldearen arteko aldea leuntzen jarraitzearen aldeko agertu da, turismo tasak ezartzea defenditu du eta Miramarreko proiktuari buruz, eredu erabat publikoari eustea "marra gorria" dela ohartarazi dio Eneko Goia alkateari. Itxasok esan du eta ez dutela onartuko hotel plazarik sortuko ezta barruko jarduerarako antolatutakoak baldin badira ere.