Itxi

Faktoria

Eneko Sagardoy

''Saririk handiena 'Handia' berriro zinemetan jartzea izango litzateke''

Gizonezko Aktore Berri Onenaren saria jaso ostean Eneko Sagardoyk gaua nola bizi zuen azaldu digu. Hitz bereziak izan ditu irakasle izan, eta atzo hil zen 'Txotxe'rentzat.

  • 6:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eneko Sagardoyk larunbatean lortu zuen Gizonezko Aktore Berri onenaren Goya saria, Handia filmarengatik. Saria etxeko salan, liburu batzuren artean jarri duela kontatu digu 'Faktoria'n. Oraindik gertutakoa asimilatzen ari dela aitortu digu, oso pozik dagoela.

Sagardoyk saria jasotzerakoan jende asko izan zenuen gogoan, zuzendariak, Joseba Usabiaga, Handia filmean Martin anaia duena, senide eta lagunak, eta bereziki bere gaztaroan aktore izateko langintza honetan ezagutu zuen Jose Martin Urrutia, Txotxe. Sari hori jaso eta biharamunean hil da Txotxe, Enekoren laguna, aktoreak Txotxek bere bizitzan izan duen garrantzia azpimarratu digu: "Asko behar nuenean, aske bizitzen erakutsi zidan berak".

Larunbateko sari banaketa gogoratzerakoan adierazi du, barrutik animalia bat bezala zegoela, eta kanpotik lasai zegoela bazirudien ere, barrutik "sumendi bat bezala" zegoela.

Eta 10 Goya sarien garrantziaz dio, saririk handiena berriro zinetan jartzea izango litzatekeela, eta aretoetara jende asko joatea.