Faktoria
Amatiñoren zutabea
Alderdiek autogobernuan adostasuna lortzen ez badute, zertarako nahi ditugu?
Estatutua berritzeko autogobernua batzordeak Legebiltzarrean egin behar duen bilera bezperan, Amatiñok egindako gogoeta.
-
3:31 min
Autogobernu batzordeak bihar asteazkenez, Estatutua berritzeko bilera egitekoa du. Bertan parte hartuko duten alderdi guztiei eskatu die Amatiñok, "gutxieneko erantzunkizuna eta eskuzabaltasuna" erakutsi dezatela. Bere inguruan geroz eta maizago ikusten duen errealitatea, berea egin du Amatiñok 'Faktoria'ko gaurko zutabean: "oker daude ni euskaldun hutsa naizela uste dutenak eta izugarri oker daude, ni lehen eta behingoz espainola baino ez naizela diotenek". Sentimendu hori gizartean zabaltzen ari dela gaineratu du eta hortik alderdiei bota dien erronka: "alderdiek errealitate konplexu honentzat irtenbidea asmatzen ez badute, zertaraok behar ditugu?".
>