Faktoria
Eguneko efemeridea
Duela 135 urte hil zen Richard Wagner
1883ko otsailaren 13an hil zen musika konpositore, antzerkigile eta pentsalari alemaniar handia.
-
Richard Wagner. Argazkia: Wikipedia
3:52 min
Gaur efemeridearen atalean musika konpositore, antzerkigile eta pentsalari handi bat oroituko dugu: Richard Wagner. 1883ko otsailaren 13an, duela 135 urte hil zen; bere eraginak, ordea, bizi bizirik jarraitzen du.
1813an Sajonian jaioa, gazterik erakutsi zuen musikarako trebezia. 20 urterekin jada lehen opera egin zuen, garaian ohikoa ez zen gisan, musika konposatzeaz gain berak idazten zituen istorioak, musikari eta antzerkigile zen…. Entsaio egile ere bai, kezka politiko sakonekoa izanik, 27 urterekin bizitza neurri batean markatu zion Dresdeko iraultzan parte hartu zuen. Wagnerrek berak zioen “Shakespeare eta Bethovenen uztartzea zela artearen etorkizuna” eta ez du zalantzarik Hedoi Etxarte idazle eta adituak, uztarketa hori lortu zuena Wagner bera zen.
Operan eragin zituen aldaketak aipatu dizkigu Hedoi Etxartek. Kanon guztiak hautsiz, 12 orduko operak ere egin zituen Wagnerek, eta Beethovenen lekukoa hartuta, harmonian iraultzak eragin zuen. Ez zen filosofoa izan baina filosofiaren eragina nabarmena da bere lanean; Brian Macgee adituaren esanetan, Wagnerrek heriotza edo maitasunaren gaiak lantzean, Froiden aurreko Froid izatea lortzen duela.
Wagnerek badu ordea hil ostean sortu zaion mamu bat, Hitlerren gustuko konpositorea izatea. Hedoi Etxarteren ustez, konpositorea baztertzeko zentzurik gabeko gertakaria da hori. Ideia anarkistakoa, ideia horiengatik errefuxiatuta bizi behar izan zuela nabarmendu digu Etxartek. Gaiaz gehiago jakin nahi duenak Wagner auziaz liburuan topatuko ditu iritzi eta analisiak, Etxartek berak euskaratuta.
Richard Wagner konpositorea baino askoz gehiago izan zen artista handiaren itzalak hor dirau 135 urte geroago…