Itxi

Faktoria

Mikel Reparaz

'Irteerarik gabeko kale-kantoia da armen inguruko eztabaida AEBn'

New Yorken 5 urte korrespontsal lanetan aritu ostean, Mikel Reparazekin bere ibilbide profesionalean landutako hainbat albiste errepasatu ditugu, baita bere hasiera profesionala nola izan zen ere.

  • 23:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Floridako institutu batean izandako tiroketan adingabeko batek beste 17 pertsona hil ditu tiroz. Mikel Reparazek 5 urte egin ditu AEBn korrespontsal lanetan, eta, bere esanetan armen kontrolaren inguruko eztabaida eta debatea badago Estatu Batuetan, baina alde bakarrean eta, “irteerarik gabeko kale-kantoi bat da armen inguruko eztabaida”. Azken batean "armak Estatu Batuetan merkatu bat dira, dirua dago atzean, baina kultura baten parte ere badira".

Azken 5 urte hauek oso azkar pasa direla dio, oso intentsoak izan direla, "esaten da New York beste dimentsio paralelo bat dela, denbora azkarrago pasatzen dela, eta badu egia puntu bat horrek".

Kazetaritzaren inguruan hitz egin dugu "Faktoria"n berekin, eta, besteak beste, Bruselan, Errusian, Georgian edota Libian eginko lanak errepasatu ditugu. Gainera, kazetari lanetan nola hasi zen gogoratu dugu.