Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Kurt Cobain jaio zela 51 urte

Nirvana taldearekin musika estilo nagusiekin hautsi eta grunge mugimendua arrakastara eraman zuen artista, gaur gogoan efemeridearen tartean.

  • Kurt Cobain. Argazkia: Rose Robin

    Kurt Cobain. Argazkia: Rose Robin

    3:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Otsailaren 20 batez baina duela 51 urte jaio zen musikaren historiako izen handi bat: Kurt Cobain. Nirvana taldearekin musika estilo nagusiekin hautsi eta grunge mugimendua arrakastara eraman zuen artista, gaur gogoan efemeridearen tartean.

Kurt Donald Kobain 1967ko otsailaren 20an jaio zen Washintongen. 90eko hamarkadan aurretik zetorren pop eta hard rockarekin hautsi zuen Nirvana taldeko arima izan zen Kobain. Jon Basaguren 'Zidorrean' saioko esataria eta musika adituak gogoratu digunez, 1991n, Nevermind bigarren diskoak, dolar bat eskuan urpean dagoen haur biluziaren portada ahaztezina duen diskoak, lehertu egin zuen musika panorama. "Smells Like Teen Spirit" gazte belaunaldi oso baten himno bihurtu zen.

Kurt Kobainek fama gustuko ez zuen arren, bera eta Courtney Love neskalguna aldizkarietan ohikoak bihurtu ziren. Euren drogomendekotasuna ere sarri aipatu zuten. Heroina mendekotasuna gainditu ezinik, 27 urte besterik ez zituela 1994ko apirilaren 8an aurkitu zuten Kobain hilda; bere buruaz beste egin zuen tiro batez. Arrakasta betean hil zen, 27 urterekin hildako musikarien zerrenda beltzean sartuz.