Itxi

Faktoria

Eneko Etxeberria

'Estatuak hanka sartzen duenean oso bide estua uzten du kalteak onartzeko'

'Euskaldunon Egunkaria'ko abokatu izandakoak adierazi du erreparazioaren bideak aurrera egiteko aukerarik ez duela uzten zuzenbide estatuak.

  • 6:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eneko Etxeberria Euskaldunon Egunkaria-ko gerentea zen kazeta itxi zutenean. Kausa hura epaitegietan defenditu zuen abokatuetariko bat izan zen gero. Gaur egun Azpeitiko alkate denak estatuak egindako kaltearen neurria azpimarratu du 'Faktoria'n, baina hura erreparatzeko zuzenbide estatuak modurik eskaintzen ez duela-eta, kalteordainak jasotzeko modurik ez dela izan eta ez dela izango azaldu du.

2003an zegoen giroa ekarri du gogora eta Katalunian gaur egun bizi denarekin dituen antzekotasunak azpimarratu ditu, estatuaren aginte politiko eta judizialak izan zuten jarduna kontutan hartuta.