Itxi

Faktoria

Eduardo Santos, Podemos

'Kritikoen esku dago Nafarroan ezegonkortasun politikoa sortzea'

Eduardo Santos Nafarroako Podemoseko idazkari nagusiak ez du baztertu Euskadi Irratian, alderdi barruko krisiak Ainhoa Aznarezen Nafarroako parlamentuko presidentetza arriskuan jar dezakeekin.

  • 7:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eduardo Santos Nafarroako Podemoseko idazkari nagusiak ukatu du alderdian barne krisirik dutenik. "Podemos eta lau parlamentariren arteko krisia da" esan du 'Faktoria'n egin diogun elkarrizketan. Laura Perez alderditik kanpo dagoela berretsi du Nafarroako Podemos-Ahal Duguko arduradun nagusiak, kode etiko urratu duelako, baina, Perezek ez du parlamentari akta uzteko asmorik. Hortik mezua bidali dio Santosek: "berak azaldu beharko du eta bere ingurukoek azaldu beharko dute zergatik babesten duten alderditik kanpo dagoen norbait".

Podemoseko barne arazoak Nafarroako gobernuari sustengua ematen dioten lau alderdien arteko harremanean izan dezakeen eraginaz galdetuta, ez du baztertu Ainhoa Aznarezek duen Nafarroako parlamentuko presidentetza arriskuan jar dezakeenik. "Haiek (kritikoek) behin eta berriz esan dute bermatzen dutela aldaketa eta lehialak izango direla horrekin. Kanporatuko balute Ainhoa Aznarez presidentziatik, ezegonkortasun handia sortuko litzake baina, haien esku dago" esan du Eduardo Santosek.